Ongietorri
19 Abe

Ongietorri

Kaixo guztioi, ongi etorria egiten dizuet jada ibilbide luzea duen baina gaur etapa berri bat hasten duen proiektura, lehen egunean genuen ilusioa erakutsiz munduari.

Aterpetxean hamaika urte daramatzagu lanean, guk nahi eta maite dugun, eta bizitza aurrera atera nahi dugun ingurune honetan. Haranean dauden proiektuak ezagutzen ditugu, haien barruan gaude, eta Lastur, bere tradizioekin, ohiturekin eta abar bizirik mantentzeko aukera paregabea eta berezia dela uste dugu. Aldi berean, haranean murgildu nahi duen bisitari bakoitzari bertako onurak erakusteko aukera dugu.

Lasturtarren ekimenez, eta hainbat elkarte eta erakunde publikok haranari eman dioten babesari esker, gaur egun Lasturren turismo-ostatu hau edukitzea lortu dugu.   Debako udalaren jabetzako eraikin honek lagapen-kontratu baten bidez kudeaketa pribatua du.

Urte hauetan jende asko ezagutu dugu, lagun asko. Eurei esker, gaur egun, ilusio honi eta bertan lan egiten jarraitzeko gogoari eusten diogu.

Garai berri bat hasi dugu, lan egiteko ilusio eta gogo handiz.

Eskerrik asko guztioi azken urte hauetan gure bizi-proiektua aurrera eramaten eta lan egiten jarraitzeko ilusioa eta gogoa mantentzen lagundu diguzuelako.