5 Api

Gaurko gogoetak….

Aterpetxeko tabernan eztabaida politean aritu ziren pasa den asteburuan. Musika zen gaia, eta ia nor, Benito Lertxundi ala Antton Valverde, nork aurkezten zuen hobeto bere abestietan inguru honetan garena. Bizia zen eztabaida. Egun hauetan, bezero gutxi dabilela eta, errezago da halakoak burura ekarri  eta benetan dibertigarria gertatu zitzaidan berriketaz gogoratzea. azkenean dena den, inor garaile atera ez bazen ere.

Gaur<, nere eguneroko Lasturtasun bakartiko une batean, euri artian mendira begira nagoela, derrepentean etorri zait burura eztabaida hura eta garbi ikusi dut erantzuna: Antton Valverderen kantak mendi hegalean itsatsiak daude, errekako harri koxkorretan, baratzeko txokoan… Benitoren abestiak ordea, baso artean dabiltza, zuhaitz tartean, urrunetik etorritako haizearen menpean.

Egia esan, Valverderen kantak abantaila ere izaten dute, askotan hitza Xabier Lizardirena izaten bait da eta hori… laguntza handia da:

Bide ertzean ez marrubi

ez belar gizenik,

otalorea bakanka

goiztxo garraxika

Udaberriari deika…