Etxea eta gu

Guri Buruz

ATERPETXEA

Euskal kostaldeko gune paregabe eta pribilegiatu batean kokatua, Euskadik eskaintzen dituen aukera guztiak eskura jartzen ditu. Donostia, Bilbo eta Gasteiztik hurbil egoteak, kostaldea, mendiak eta haranak inguruan edukitzeak  leku hau bereziki erakargarri egiten du.

LOGELAK

8 logela ezberdin ditugu. Lasai egoteko eta esperientziak partekatzeko guneak; burutu daitezkeen jardueren informazio zabala.

INGURUA

Lasturko haranean modernitateari bizkarra eman gabe denbora eten egin dela dirudi, baina modu erabat integratuan.

JARDUERAK

Euskal Kostaldearen Geoparkearen bihotzean kokatuak, gune honetan eta bere inguruan jarduera ugari burutzeko aukera eskaintzen da.

GURI BURUZ

Lasturtarra izan arren, eta turismoarekin zer ikusia ez duten ikasketak inguruko hiritan egin ondoren, duela 11 urte nik, Maitanek, Lasturko haranera gehiago hurbiltzeko aukera izan nuen.  Haranean bertan burututako proiektu eta ekimen baten bitartez, nire bizitza aldatzeko eta nire bizi-proiektu bihurtu den Lasturko aterpetxean lan egiten hasteko aukera izan nuen.

Hasieran aterpetxeak 27 lagunentzako lekua eta erabilera anitzeko areto bat zituen. Azken urte hauetan, hainbat aldaketa egin ondoren, turismo-ostatu bihurtu da.  Aurreneko urteetan aterpetxearen kudeaketaz ni bakarrik arduratu nintzen arren, beti beste enpresa eta negozio batzuekin elkarlanean aritu nintzen, bisitariari zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz. Hasieran negozioak baziren ere, gaur egun, negozioak izaten jarraitzeaz gain lagunak ere badira, eta ezinbestekoak gure bidea egiteko.

Azken 11 urte hauetan jende asko ezagutu dut, esperientzia zabala metatzen lagundu didaten kultura, iritzi eta izaera diferenteko lagun asko. 

Nire bizitza eta bizi-proiektua ere aldatuz joan dira… urteak eta denbora ez dira alferrik pasatzen…

2011.a urte bikaina izan zen guretzat. Gure lehen semea, Unax, jaio zen. Esperientzia ahaztezina, bizipen, beldur, erantzukizun eta abarrez betea. Uste nuen ez nintzela guztia aurrera ateratzeko gai izango…, baina 2013. urtean bigarren semea, Eritz, jaio zen… hau bai mugitua!!

Gure altxorrak dira eta bizitza euren inguruan mugitzen dela dirudi. Une batean pentsatu nuen nire indar guztiak eurengana bideratu behar nituela, baina, gaur egun, eurek ere laguntzen didate ostatu honetan lan egiten jarraitzeko ilusioari eta gogoari eusten.  Ingurune hau, bertako ohiturak, gure bizimodua… uste dut, eta hala sentitzen dut, gure semeek ere nik bezalaxe,  bizitzeko eta gozatzeo aukera izan behar dute.

Eritz jaio zenean jabetu nintzen nik bakarrik ezin nuela zerbitzu egokia eskaini. Une horretan Itxasnerekin hitz egin nuen, eta lehen egunetik proiektuan parte hartzeko interesa, ilusioa eta gogoa erakutsi zuen. 10 urte inguruko aldea dugu eta, elkar ezagutzen genuen arren, ez genuen harreman estua.  Gure etxeo sukaldean hitz egin genuen eta hark honela esaten zidan: baina Maitane, nik administrazio-ikasketak egin ditut eta ez dakit hau ondo egingo dudan…

eta jakina, oso ondo egiten du! Lastur oso gustukoa du, ingurunea maite du, ezagutzen du eta ostatuko lanarekin asko gozatzen du. Ez dugu besterik behar!

Jakina, beti hor daude prestakuntzak, ikastaroak…, eta ez ditugu ahazten…, ingelesa, kalitate-ikastaroak, prestakuntzak, hizkuntzak eta abar; guk hor ditugu oraindik lehen eguneko gogoa eta ilusioa. Gaur garai berri baten aurrean gauden arren, lehen eguneko ilusioarekin edo ordukoa baino handiagoarekin jarraitzen dugu.

Ingurunea, jendea eta inguruan ditugun ekimen berriak kontuan hartuta, uste dugu gure haranak aukera bikaina eskaintzen digula lanean jarraitzeko eta Lasturko haranaren etorkizunean parte hartzeko.